13:15ean
Joxe Mari Barriola harakina, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Txerri-hirugiharra gazta eta piperrekin prestatuko dute.
Gaur, Joxe Mari Barriola Ibarrako harakina izango da gonbidatu nagusia "Joseba Arguiñano Sukalerrian" programan. Produktu bereziak eta berriak sortzea gustatzen zaio Joxe Mariri, eta sukaldean ondo moldatzen da. Beraz, laguntzaile bikaina izango du Josebak eguneko errezeta egiteko: txerri-hirugiharra gazta eta piperrekin.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.