13:15ean
Kristina Jaio markinarra, gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Hatzak zurrupatzeko moduko fideua bat prestatuko dute.
Gaur, Kristina Jaio markinarra izango da Joseba Arguiñanoren ondoan "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Ile-apaintzailea izandakoa da Kristina, eta kontu eta istorio xelebre asko ditu kontatzeko. Bitartean, hatzak zurrupatzeko moduko fideua bat prestatuko dute, eta Kristinaren herrikide batekin izango dira Markinan: Ibai Erkiaga puntistarekin. Gainera, Etxebarriko Antsotegi jatetxea bisitatuko dute, eta Gontzal Hernandok Everest mendiaren puntaraino eramango gaitu.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa, egunero ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.