Kargatzen...
Itxi

13:15ean

Agurtzane Elorriaga gonbidatu, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Hegaluzea tipularekin eta ondutako entsalada prestatuko du Josebak txirrindulari ohiaren laguntzarekin.

Agurtzane Elorriaga. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, sukaldaritzaz gain, bizikleta izango dute protagonista "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan, Agurtzane Elorriaga Bizkaia-Durango taldeko kirol zuzendariaren eskutik. Gonbidatua indarberritzeko moduko platera prestatuko dute: hegaluzea tipularekin eta ondutako entsalada. Saioa borobiltzeko, Agurtzanek bizikleta ibilbide bat proposatuko digu Durangaldeko parajeetan barrena, eta Plentziako karmenak nola ospatzen dituzten ikusiko dugu gertutik.           

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)