Itxi

13:15ean

Mikel Manterola sukaldari oriotarrarekin izango da gaur Joseba Arguiñano

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Berako Sarobe gozotegiko txokolate eta bonboi bereziak dastatuko dituzte "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan.

Joseba Arguiñanok sukalde kontuak ekartzen ditu egunero. Argazkia: EiTB

Gaur eguerdian, Mikel Manterola Orioko Joxe Mari jatetxeko sukaldaria hartuko dute gonbidatu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Jatetxeko plater berezia prestatuko du: Bisigua Orioko erara. Halaber, Berara joango dira, Sarobe gozotegira, eta bertan egiten dituzten txokolate eta bonboi bereziak dastatuko dituzte. Eta Nafarroatik Bizkaira, Durangaldera joango dira, Garaiko Etxeita baserrira; magurdiekin egiten dituzten produktuak erakutsiko dituzte bertan: marmeladak, ozpinak eta garagardoak.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" 13:15ean dago ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Informazio gehiago (2)