Itxi

13:15ean

Asier Hormaza aktorea izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, Gordexolako Komentu Maitea jatetxeko historia ezagutu eta bertako plater berezi bat dastatzeko aukera izango dugu.

Asier Hormaza, aktorea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Gaur, Asier Hormaza aktore ezagunaren bisita izango dugu gure sukaldean, eta hatzak miazkatzeko moduko platera prestatuko du Joseba Arguiñanok: itsaskiak soja saltsarekin. Algortako Portu Zaharreko jaiak ospatzeko egunak iritsita, nor hobe Asier baino bere herriko festetan murgiltzeko? Portuko txoko interesgarrienak ezagutuko ditugu horren eskutik.

Eta, gainera, Gordexolako Komentu Maitea jatetxera joango gara, horren historia ezagutu eta plater berezi bat dastatzera.

Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)