Itxi

13:15ean

Santi 'Piper' sukaldaria, astelehenean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Ondarroako arrantzale egunean murgilduko da asteleheneko saioa. Horretarako, bertako giroa eta ohiturak izango dira protagonista.

Santi 'Piper' sukaldaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Astelehenean, abuztuaren 17an, legatza pil-pilean, zigalatxoak, Naiarako piperrak eta barazki parrilada prestatuko ditu Santi 'Piper' sukaldari ondarroarrak "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Piper arrainetan aditua da, eta zailtasunik gabe garbitzeko bere sekretuak argituko dizkigu.

Gainera, Ondarroako arrantzale eguna denez, bertako giroa programara ekartzen saiatuko gara eguneko tradizioak eta ohitura gastronomikoak zeintzuk diren azalduz.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)