Itxi

Gastronomia

Gotzon Iruretagoiena gonbidatu, 13:15ean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Bergarako ganadutegian hazten dituzten zezenak ezagutu eta errekorteak egiten ikasiko du Joseba Arguiñanok.

Gotzon Iruretagoiena "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, abuztuaren 19an, Gotzon Iruretagoiena sagardogilea, parrileroa eta kirolaria izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan gonbidatu. Ahate bularra ekialdeko erara prestatzen erakutsiko digu, eta ondoren, Iruretagoiena familiaren sagardotegia bisitatuko du saioak, Aiako Izeta sagardotegia. Bere lanari, zaletasunei eta beste hainbat gauzari buruz hitz egingo digu Gotzonek: idiak, harriak, astoak, triatloiak…

Horrez gain, udako jai giroaren bila Bergarara joango da Joseba, bertako ganadutegian hazten dituzten zezenak ikustera eta errekorteak egitera.

Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)