Gastronomia
Aritz Aranburu surflaria, 13:15ean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, Hendaiako Peta Surfboardsen taulak eskuz nola egiten dituzten ikusteko aukera eskainiko digu saioak.
Abuztuaren 20an, osteguna, itsasoa izango du ardatz "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioak. Horretarako, Aritz Aranburu surflaria izango dute gonbidatu. Josebaren laguntzaz, zapoa marinel erara prestatuko du, surfaz eta proiektuez hitz egin bitartean.
Gainera, Hendaiara joango gara Peta Surfboardsen taulak eskuz nola egiten dituzten ikustera.
Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian", astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.