Kargatzen...
Itxi

Gastronomia

Martin Barriuso bilbotarra, 13:15ean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Aurten ospatuko ez diren arren, Bilboko jaiak izango ditu saioak protagonista. Izan ere, Martinekin batera, Txomin Barullo konpartsa ere ezagutuko dugu.

Martin Barriuso. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Astelehenean, abuztuaren 24an, Bilbok kutsu nabarmena izango du "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan, Martin Barriuso gonbidatuarekin. Barriuso ETBko saioetan ohiko kolaboratzaile eta bilbotar petoa da. Horren erakusle, aurten ospatuko ez den Bilboko Aste Nagusiaz luze jardungo da Josebarekin, txipiroiak bi eratara prestatu bitartean.

Jaien inguruko kontuekin jarraitzeko, konpartsetan bizi ohi den giroan murgiltzeko aukera emango digute, Txomin Barullokoren eskutik.

Gainera, Ekogangurenera joango dira eta, bertan, bere baratzeko barazki, landare eta belarrak erakutsiko dizkigu erreportaje bitxi batean.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)