Gastronomia
Iratxe Martinez baserritarra, 13:15ean, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, Bermeoko Lurdeia proiektua eta Itturbaltzak artisau elikagaiak ezagutuko ditu Josebak.
Gaur, abuztuak 26, Iratxe Martinez baserritarra izango da Joseba Arguiñanorekin sukaldean. Iratxe Garaikoa da, eta Eusko Label arrautzak ekoizten ditu bere baserrian. Oso emakume borrokalaria da, eta bere ametsa egia bihurtzea lortu du: baserritarra izatea. Oraingoan, edozein unetan prestatu daitekeen plater arrakastatsu bat egiten irakatsiko digu Arguiñanorekin, txipiroi kroketa beltzak.
Bermeora ere joango gara, kultura, natura eta tradizioa uztartzen dituen Lurdeia proiektua ezagutzera. Gainera, Itturbaltzak Fruizeko bere larreetan hazten dituzten zaldiak ezagutu eta bertan egiten dituzten artisau elikagaiak dastatuko ditugu.
Ez galdu, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa, astelehenetik ostiralera, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.