13:15ean
Felix Mugurutza ikerlaria, gaur eguerdian, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, gure protagonistak Orozkoko eta Plentziako San Antolinetan izango dira bertako ohiturak eta ospakizunak ezagutarazteko.
Gaur eguerdian, uda garaiari eta jaiei zukua ateratzen jarraituko dio "Joseba Arguiñano Sukalerrian" gastronomia saioak, oraingoan Felix Mugurutza laudioarraren eskutik. Mugurutza euskal ohituren zalea eta ikertzailea da, eta zurrukutuna izeneko plater goxo eta suspertzailea prestatuko du Josebarekin batera.
Gainera, gure protagonista Orozkoko San Antolinetara joan eta, besteak beste, baratxuri egunari buruz hitz egingo digu. Eta Plentziako San Antolinetan ere izango da saioa, izan ere, herriko gazte koadrila batek bertako ohitura eta ospakizunen berri emango digu asteazkenean.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.