13:15ean
Inazio Urbieta 'Karter' izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, Josebak Zestoako Aizarna auzoko txokorik erakargarrienak ezagutuko ditu, eta 'Karter'en baserrian ere barruraino sartuko da. Baratzean eta abereekin nola moldatzen den ere ezagutuko dugu.
Inazio Urbieta 'Karter' izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko gonbidatua, eta sukaldearen alboan postre goxo-goxo bat prestatuko du: gazta tarta kopan. 'Karter' jubilatuta dago, eta orain baserri lanetan murgilduta dago buru-belarri. Txotxeroa ere bada sagardotegietan, eta, nola ez, bertsotan ibiltzea ere gustuko du.
Zestoan bizi da, Aizarna auzoan, eta bertoko lekurik erakargarrienak erakutsi eta etxeko ateak zabalduko dizkio Josebari. Haren baserrian izango da sukaldari zarauztarra, eta baratzean eta abereak zaintzen zer moduz moldatzen den erakutsiko digu.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean hasita, ETB1en eta eitb.eus-en.