Itxi

13:15ean

Josema Azpeitia sukaldaria, gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Gainera, Legazpiko Mirandaola burdinola bisitatu ostean, Legazpiko Azpikoetxea tabernan mokadutxo bat hartuko dugu.

Joseba Arguiñano. Argazkia: EiTB.

Gaur, janariaz asko dakien maisu bat etorriko da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saiora: Legazpiko Josema Azpeitia. Sukaldaria, kazetaria, gastronomia lehiaketetako epailea, sukaldaritza kritikaria, Basque Culinary Centerreko irakaslea... Hau da, sukalde kontuetan, burutik oinetarainoko aditua. Horrelakoa da gure gonbidatua, prestatuko dugun platera bezain aparta: legatza koxkera erara.

Gainera, Josemak bere herriko lekurik kuttunenetara eramango gaitu, tartean Mirandaola burdinolara, eta, nola ez, mokadutxo bat hartzeko aprobetxatuko dugu Legazpiko Azpikoetxea tabernan.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.