Kargatzen...
Itxi

13:15ean

Kostka Mandaluniz sukaldaria, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Leer en Castellano

Saioak bi jatetxe bisitatuko ditu: Hondarribiko Laia erretegia eta Iurretako Betixu jatetxea.

Kostka Mandaluniz sukaldaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, irailak 8, Guadalupeko Amaren egunean, sukaldari profesional bat etorriko da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saiora: Kostka Mandaluniz. Bilbotarra da, bi jatetxe ditu, eta gibelurdin salteatuak parmentier erara, tenperatura baxuan egindako arrautza gainean prestatuko ditu.

Hondarribiko jai handia ospatzeko, bertako jatetxe ezagun batera joango gara: Laia erretegira. Eta, saioa borobiltzeko, Iurretara joango gara, Kostkak ondo ezagutzen duen leku batera: Betixu jatetxera. Bere etxea da, eta bere anaia izango da, hain zuzen ere, lapiko artean zein ondo moldatzen den erakutsiko diguna.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)