13:15ean
Amets Bilbao gonbidatua, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Aiako Indate Berri landetxea ere bisitatuko du saioak, bertan zoologiko txiki bat baitute Gipuzkoan ezohikoak diren animaliekin.
Gaur, Amets Bilbao Igorreko gaztea izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Ametsek 14 urte ditu eta iaz ezagutu zuen Joseba Arguiñano. Oraingoan, "Sukalerrian" elkartuko dira biak, oilasko izter beteak prestatzeko. Alaitasuna eta freskotasuna ekarriko ditu Ametsek saiora. Horrez gain, baserria ere erakutsiko dio Josebari; bertan, 6.000 oilo eta barraskilo hazten dituzte.
Eta, animaliekin jarraitzeko, Aiako Indate Berri landetxea bisitatuko du saioak, bertan zoologiko txiki bat baitute Gipuzkoan ezohikoak diren animaliekin: alpakak eta bufaloak, besteak beste.
"Joseba Arguiñano Sualerrian", astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.