13:15ean
Afrika Bibang musikaria, gaur eguerdian, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, saioa Getariako Elkano jatetxera joango da, bertako erreboilo famatua prestatzen ikasteko, eta Doniene Gorrondona txakolindegiko ardoak ere ezagutuko ditu.
Gaur, Afrika Bibang abeslari, dantzari eta artista izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko gonbidatua. Horren ibilbide artistiko luze eta oparoa errepasatzen duten bitartean, erreboiloa saltsan prestatuko dute.
Getariara ere egingo dugu txangoa, Elkano jatetxera; bertako parrilak ospe handia du, eta erreboiloa prestatzen erakutsiko digute. Arrainarekin txakolina primeran uztartzen denez, saioaren bigarren bisita Bakiora egingo dugu, Doniene Gorrondona txakolindegian egiten dituzten ardoak ezagutzera.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.