Itxi

13:15ean

Gaur hasi da "Joseba Arguiñano Sukalerrian"en udako denboraldi berria

EITB Media

Leer en Castellano

Besteak beste, Ibai Alberdi "Baserria" realityko lehiakidea, Ainhoa Tirapu Athleticeko atezaina izandakoa eta Marino Lejarreta txirrindulari ohia gonbidatuko ditu Josebak sukaldera uda honetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur, uztailak 5, abiatu da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioaren udako denboraldi berria. Arguiñanok ez du oporrik hartuko eta, hilabete hauetan ere errezeta goxoak, gonbidatu interesgarriak eta erreportaje mamitsuak ekarriko dizkigu. Euskal Herriko sukaldaritza eta udako planak uztartuko ditu zarauztarrak eta, eguraldi onarekin batera, sukaldea kanpora aterako du. Aiako paraje eder eta ikusgarri batetik egingo du saioa.

Astelehenetik ostiralera, eguerdiro, gonbidatu bat hartuko du bere sukaldean. Plater bat kozinatzen lagunduko dio, eta lagunarteko solasaldiaz disfrutatzeko aukera izango dute. Lehen aste honetan, Idurre Ezenarro Mutrikuko Zelaieta tabernako arduraduna, Maider Larrañaga sommelierra, Joxemi Martis abeslari lirikoa, Garazi Eguren eta Eneko Galdos Kimua Dantza Kolektiboko kideak eta Serge abeslari eta gitarrista zarauztarra izango ditu sukaldean lagun. Horrez gain, Ibai Alberdi "Baserria" realityko lehiakidea, Ainhoa Tirapu Athleticeko atezaina izandakoa eta Marino Lejarreta txirrindulari ere ikusiko ditugu Josebaren sukaldean uda honetan.

Ohi bezala, ekoizleen, jatetxeen, ostatuen, merkatarien eta gure sukaldaritzarekin zerikusi zuzena duten protagonisten inguruko erreportajeak izango dira egunero. Saioak, gainera, tarte berezia eskainiko die udako planei eta jarraipen nabarmena izango dute bertan lehiaketa gastronomikoek eta antzeko ekitaldiek.

Bideoak (1)