Kargatzen...
Itxi

21:15ean

Zumaian jarraituko du 'Karabana'k gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Iñaki Osa zesta puntalariarekin eta Maria Martinez abeslariarekin egongo dira, besteak beste.

Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez aurkezleak. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, 'Karabana' saioak Zumaian jarraituko du hainbat gonbidatu eta sukaldaritza kontu bitxiekin. Besteak beste, Zigor eta Itxasorekin izango dira olagarroak lehortzen dituen Martin Etxabe; zesta puntalaria den Iñaki Osa; Elene Lazkano Pulpo Elkarteko emakume bakarra; Andoni Txintxilla sukaldaria; Maria Martinez abeslaria eta Joxe Azkue Udal Bandako zuzendaria. Halaber, Beñat eta Iñaxio eta Iñaki eta Patri bikoteak kozinatzen jarriko dituzte. Bestalde, Imanol Yeregirekin olagarrotara joango dira eta Beñat Ibañeta Beduola Ontziola elkarteko kidearekin txango bat egingo dute itsasoan. Uxue Irastorza izango dute kolaboratzaile osteguneko saioan.

'Karabana' 21:15ean dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)