Itxi

21:15ean

Iruñean izango da 'Karabana' gaur gauean

EiTB

Leer en Castellano

Zuriñe Hidalgo eta Anabel Arraiza hartuko dituzte, besteak beste.

Zigor Ituerrieta eta Itxaso Gonzalez, "Karabana" saioaren aurkezleak

Gaur gauean, 'Karabana' saioa Iruñean izango da hainbat gonbidatu eta sukaldaritza kontu bitxiekin. Zuriñe Hidalgo musikari eta aurkezlea kozinatzen jarriko dute eta baita Luis Mari eta Aimar iruindar bikotea ere. Horrez gain, Anabel Arraiza aktore eta aurkezlea, Imanol Ibero EHNE sindikatuko presidentea eta Maria Jesus, Arantxa, Ainhoa eta Maider Ansa ahizpak elkarrizketatuko dituzte. Halaber, besteak beste, sanferminetako giroa erakutsiko du saioak eta aurten ehun urte betetzen dituen La Pamplonesarekin ere egon da 'Karabana'.

'Karabana' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (2)