21:15ean
Mutrikun izango da gaur 'Karabana'
EITB
Zigor Iturrieta eta Itxaso Gonzalez bertako auzokideekin arituko dira sukaldean.
Zigor Iturrietak eta Itxaso Gonzalezek Mutriku bisitatuko dute gaur, asteartea, 'Karabana' saioan. Jasoko dituzten gonbidatuen artean, Marina Pazos eta Marije Basurko eskabetxerak, Maitane Arrinda gaztagilea, eta Garoa taldeko Garoa Arizmendi eta Mikel Lazkano musikariak ikusiko ditugu.
Bestalde, txipiroiak patatekin eta hegaluzea piperradarekin prestatuko dute Valentin eta Aitor eta Joseba eta Felitxu bikoteekin.
'Karabana' 21:15etik aurrera izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.