Itxi

22:30ean

'Euskara, futbolean ere lehen mailako hizkuntza', gaur gauean, 'Katebegia' saioan

EITB

Leer en Castellano

Euskal futbol taldeen entrenatzaileekin arituko dira: Imanol Alguacil (Reala), Jagoba Arrasate (Osasuna), Asier Garitano (Alaves), Gaizka Garitano (Athletic) eta Jose Luis Mendilibar (Eibar).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunaren igoeraren ondoren, Izarren Ligako hogei taldetik bost euskaldunak izango dira. Momentu historikoa da, inoiz ez bezala, taldeen buru diren bost entrenatzaileak euskal hiztunak direlako. Osteguneko 'Katebegia' saioak euskara futbolaren lehen mailara eraman duten entrenatzaileak gertutik ezagutuko ditu eta Imanol Alguacil (Reala), Jagoba Arrasate (Osasuna), Asier Garitano (Alaves), Gaizka Garitano (Athletic) eta Jose Luis Mendilibar (Eibar) elkarrizketatuko ditu.

Guztiek nabarmendu digute elkarrizketak egitea ez dutela gogoko eta euskara izan dela elkarrizketa hauek egiteko arrazoia. Bostek futbola dute beti buruan eta deskonektatzea zaila izaten dela aitortuko dute. Horrez gain, ezaugarri asko oso parekoak dituztela ikusiko dugu elkarrizketetan.

Gure entrenatzaileen erretratu robota egin ahal izan dugu eurak elkarrizketatu ostean. Nolakoak dira zelaitik irtetean? Futbolaren munduan lan egiteak dituen onurak ezagunak dira, baina beste aldea zein da? Euskaraz bizi al da gure entrenatzailea? Talde guztietan berdinak al dira? Ala koloreak sentitu egiten dira hainbatek dioten moduan?

'Katebegia' ostegun honetan izango da ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)