Kargatzen...
Itxi

Kontrako Eztarria

The Pistatxos taldeak irabazi du 'Bideokipla' lehiaketa

EiTB

Oiartzuarrek botoen % 47 eskuratu zituzten, eta jaso dute dagokien saria 'Kontrako Eztarria' saioan. Bestetik, epaimahaiaren saria Urretxu-Zumarragako Alopecia en la lengua taldeak eraman du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oiartzungo The Pistatxos taldea izan da 'Kontrako Eztarria' saioko 'Bideokipla' lehiaketako irabazlea. Astebeteko botazioaren ondoren, talde honek jaso ditu erabiltzaileen boto gehien, % 47 hain zuzen ere.

Mallabiko Mallacyrus, Erromoko Euskaltegia eta Urretxu-Zumarragako Alopecia en la lengua taldeak izan dituzte aurkari lehiaketako finalean, baina azkenean oiartzuarrek lortu dute boto kopuru handiena. Bigarren lekuan Mallacyrus gelditu da (botoen % 35), hirugarren Erromoko euskaltegia (% 13) eta hirugarren Alopecia en la lengua (% 5).

Honenbestez, Oiartzungo taldeak 1.000 euroko saria eskuratu du, eta 'Kontrako Eztarria' saioan izan dira, euren saria jasotzen.

Epaimahaiaren saria, Alopecia en la lengua

Lehiaketan beste sari bat ere eman da: Epaimahaiaren saria, 500 eurokoa. Kasu honetan, jaso dituzten guztien artean, 'Kontrako Eztarria' saioko lantaldeari onena iruditu zaion bideoa saritu da. Urretxu-Zumarragako Alopecia en la lengua taldea izan da garailea.

 

 

Bideoak (4)

Informazio gehiago (1)