Kargatzen...
Itxi

21:00etan

Monica izeneko ikasle berri bat helduko da institutura, gaur, 'Merlí'ren atalean

EITB

Leer en Castellano

Gainera, Gerard ikaslearen amak Merlí zorionduko du institutuan egiten duen lanagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1ek eta eitb.eus-ek 'Merlí' telesailaren atal berri bat eskainiko dute gaur, 21:00etan. Monica izeneko ikasle berri bat iritsiko da Àngel Guimerà institutura. Gerard guztiz liluratuta geratuko da hura ikustean, eta Merlíren laguntza jasoko du harengana hurbiltzeko. Gainera, Gerarden amak Merlí zorionduko du egiten duen lanagatik eta semea animatzeagatik.

Bestalde, Brunok ez du lortzen azterketak gainditzea. Arrazoia? Merlíren etengabeko presentzia institutuan. Hori da, gutxienez, Brunok uste duena, eta amarekin bizitzera joango dela esango dio aitari. Nola lortuko du Merlík semea gertu mantentzea?

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)