Kargatzen...
Itxi

21.00etan

Arazoak pilatuko zaizkio 'Merlí'ri, gaur, ETB1en

EITB

Leer en Castellano

Merlik gatazka handia sortuko du Joanen familian, eta Gerardek ez du onartuko Merliren eta bere amaren arteko harremana.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaurko atalean, hainbat arazo pilatuko zaizkio Merliri. Alde batetik, ikasleek antolatutako festa handi batean gertatutakoa kontatuko die Joanen gurasoei eta gaztearen familian gatazka handia sortuko du.

Bestalde, Gerardek ez du onartuko Merliren eta bere amaren arteko harremana eta filosofia klaseetara joateri utziko dio. Gainera, Tonik Merliri gogoratuko dio institutuko arauak errespetatu behar dituela bertan lanean jarraitu nahi badu.

'Merlí' gaur izango da ikusgai 21:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)