Biba Mihiluze!
'Mihiluze'ko azken zakua zurea izan daiteke!
Erredakzioa
Asmatu zein bikote iritsiko den azken "Mihiluze"ko finalera. Asmatzaile guztien artean, saio horretan pilatutako zakua zozkatuko dugu!
Your browser doesn’t support HTML5 video
Maiatzaren 15ean, "Biba Mihiluze" izeneko saio berezi batekin esango dio agur "Mihiluze" lehiaketak zortzigarren denboraldiari. Azken saio horretan, gainera, ikus-entzuleak saritu nahi ditu saioak. Hori dela eta, azken zakua etxeko norbaitentzat izango da. Horretarako, finalera iritsiko den bikotea nor izango izango den asmatu behar da.
Luxuzko hiru bikote izango ditugu lehian 'Biba Mihiluze' saio berezi honetan: Maitena Salinas eta Miren Gaztañaga "Goenkale"ko aktoreak, Asier Illarramendi eta Iñigo Martinez Realeko jokalariak eta Abel Barriola pilotaria eta Iñaxio Perurena harri-jasotzailea, bi leitzar ezagun.
Hiru bikote horietatik finalera nor iristen den asmatzen duten guztien artean, azken saio horretako zakua zozkatuko dugu. "Mihiluze"ren webgunean sartu eta eman botoa finalera iritsiko dela uste duzuen bikoteari. Maiatzaren 15ean, goizeko 10etan amaituko da botoa emateko epea. Eta maiatzaren 16an, webgunean bertan, jakinaraziko dugu nor izango den azken zaku hori eskuratuko duen jarraitzailea.
Saio berezi eta dibertigarria
Azken saioa izanik, oso berezia izango da "Biba Mihiluze". Hasteko, lehiakideak ez dira bakarrik arituko; Sara Cozar, Aitziber Garmendia eta Asier Hormaza aktoreak izango dituzte lagun ginkanan. Beraz, barrea seguru izango da.
Horrez gainera, "Mihiluze"ren zortzi urteko ibilbideari errepasoa egingo diote, saioan lortutako marka onenak gogoraraziko dizkigute, "Mihiluze" barrutik erakutsiko digute eta Kike Amonarriz eta Ilaski Serrano aurkezleak hobeto ezagutzeko aukera emango digute.
Maiatzaren 15en, asteazkena, bere ohiko ordutegian ikusi ahal izango da "Biba Mihiluze" ETB-1en.