Itxi

21:30ean

"Mihiluze" saioko aste berezi honetako final handia, gaur, aurpegi ezagunekin

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ilaski Serranok eta Antton Telleriak gidatutako lehiaketak 2022ko EITB Maratoirako bideratuko du aste osoan zehar bildutako dirua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aste honetan, saio bereziak izan dira EITBko "Mihiluze" programan. Euskal Herriko hainbat aurpegi ezagun elkarren aurka lehiatu dira Ilaski Serranok eta Antton Telleriak gidatutako saioan sari potoloa lortzeko. Gainera, aste osoan zehar pilatutako dirua 2022ko EITB Maratoira bideratuko da, esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde.

Astelehenean Izaro Andres eta Gartxot Unsain musikariek osatu zuten bikoteetako bat. Haien aurka aritu ziren Nerea Arruti eta Karmele Gisasola herri kirolariak; baina zakua lapurtzen saiatu ziren ETBko albistegietako Jonan Apaolaza eta Xabier Ormazabal aurkezleak ere.

Asteartean, lehiakide berriak izan ziren programan. Oraingoan, hitzekin duten trebetasuna beste modu batean erakusten saiatu ziren Onintza Enbeitia eta Agin Laburu bertsolariak. Aritz Erkiaga eta Jon Zabala Jai Alai Winter Serieseko jokalariak ere "partida" irabazten saiatu ziren. Eguneko azken bikote lehiakidea Go!azen telesaileko Joanes Etxebeste eta Lorea Intxausti aktoreek osatu zuten.

Astearteko lehiakideak

Asteazkenean, beste hiru bikotek ordezkatuko dituzte "Mihiluze" saioko ohiko lehiakideak. Batetik, Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka bertsolariak bertaratuko dira hitzekin jolasteko prest; bestetik, Aitziber Garmendia eta Itziar Atienza aktoreak izango dituzte platoan, saioari umore puntua jartzeko. Aste berezi honetako azken bikote lehiakidea Iñaki Artola eta Aitor Elordi pilotariek osatuko dute.

Asteazkeneko lehiakideak

Azkenik, gaur  jokatuko da asteko final handia. Bertan, egun bakoitzeko irabazle bikoteak elkarren artean lehiatuko dira zakua irabazteko asmotan.

"Mihiluze" lehiaketaren aste berezia, 2022ko EITB Maratoiaren alde. 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)