Kargatzen...
Itxi

22:30ean

Mexiko Hiria ezagutuko dute, gaur gauean, "Munduko Plazan" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Leire Palaciosek munduan barrena bidaiatuko du, euskaldunak bisitatzeko aitzakiarekin. Hainbat herrialdetan plazaz plaza ibiltzeaz gain, hiri bakoitzean hainbat bidaia proposamen gomendatuko ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Leire Palaciosek munduko hainbat hiritara jauzia egingo du eta plazaz plaza ibiliko da "Munduko Plazan" saioan. Gaur gauean, Mexiko Hiria eta Queretaro hirien bizitzetan eta erritmo bizian murgilduko da Palacios.

Hasteko, Jon Ortuzar iurretarra DONDE fundazioko digitalizazio estrategiaren zuzendari nagusiarekin izango da. Mexikoko hiriburuan, Polanco auzoan bizi eta lan egiten du.

Bestalde, Estudios Churubusco mitikoen ateak zeharkatuko ditu Palaciosek Jon Solaun eszenografoarekin batera. Mexiko Hiriko zinema estudiorik ezagunenak dira eta Jon Solaunen lantokia, sarritan.

Haizea Elizondo filologoarekin UNAMen, Mexiko Hiriko unibertsitate publikoan, izango du Leirek hitzordua. Haizea euskara irakaslea da eta bere bitartez ozeanoaren bestaldean dauden euskara ikasle batzuk ere elkarrizketatzeko aukera izango du Leire Palaciosek.

Ekhi Martinez Aio Mexiko frontoiaren berrirekitzearekin batera joan zen profesionaletan zesta puntan aritzera eta haren istorioa azalduko dio Leireri.

Queretaro hiria Mexikoko hiriburutik 200 kilometrora dago, barnealdean. Bertan, Maddalen Gil ingeniari eta ekintzaile gasteiztarra bizi da, komunitate autogestionatu batean.

Leire Palacios San Gil golf zelaian elkartuko da Bosco Garitanorekin, EIKE enpresako gerentearekin. Zumaiarrak urtebete darama Queretaron.

"Munduko Plazan" ostegunean izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)