Itxi

23:15ean

Umorea lanbide dutenekin, gaur, 'Nago'n

A.E.

EiTB

Besteak beste, Anjel Alkainekin, Asier Hormazarekin eta Andoni Agirregomezkortarekin egongo da Nagore Aranburu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Umorea izango du ardatz gaur 'Nago' saioak, 23:15ean, ETB1en. Umorea beharrezko osagaia da gure bizitzan. Zer litzateke gure bizitza barrerik gabe? Badira egunerokotasunari poza eta umorea ematen dioten profesionalak, eta telebistaz edo irratiaz baliatzen dira horretarako. Eta umorea terapia bezala erabiltzen duten profesionalak ere badira.

Gure artean oso ezagunak diren umorista batzuekin egongo da Nagore solasean; besteak beste, Anjel Alkainekin, Andoni Agirregomezkortarekin eta Asier Hormazarekin. Eurek umorea nola bizi duten, zein garrantzi ematen dioten, nola lantzen duten eta abar galdetuko die. Umoreterapia saio batean parte hartzeko aukera ere izango du Nagorek.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)