Itxi

22:30ean

Mendietako bioaniztasuna erakusgai, gaur gauean, "Natura Bizia" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

'Gailur eta tontorrak: mendi-gainetako bizimodua' seigarren atala aurkeztuko du Alberto Iñurrategik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Natura Bizia" dokumental sortaren seigarren atala eskainiko du gaur EITBek. Alberto Iñurrategiren eskutik, Gailur eta tontorrak: mendi-gainetako bizimodua izango da ikusgai. Gorbeia, Anboto, Aizkorri, Aralar eta Urbasako mendilerroak; mendi eta baso ikusgarriz jasoa dago Euskal Herria. Goitik begiratuta harritu eta liluratu egiten gaituzte; arrasetik ikusita, berriz, hunkitu, zaindari erraldoiak dirudite eta.

Mendiak, baina, ez dira soilik haitz puska masa handi bat, edo aspaldiko kondairen zaintzaile huts. Formazio geologiko izugarri hauek milioika izakiren euskarri eta pertsonon ur-hornitzaile ere badira; bertan baitute gure haranetarako ibaiek sorburua. Guztiarekin eta gizakioi zuzenean ekartzen dizkigun onurez gain, mendiek berez dute sekulako garrantzia.

Munduko bioaniztasunaren zati handi bat mendigunetan bizi da, eta espezie mordo bati ematen diote babesa. Mendietako ekosistemen kontserbazio eta iraunkortasuna, nahitaezkoa  da beraien azpian bizi garenontzat.

"Natura Bizia" astearteetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)