1. atalaren laburpena
More eta Garrido, "Naufragoak" saioaren lehenengo abordatzean irabazle
EITB Media
Gasteiztarrak izan dira lehen ataleko probaren irabazleak. Aurretik, itsasoan galdu ondoren, gainerako sei bikoteekin eta Naroarekin eta Jabatarekin elkartu dira Cayo Muerto uhartean. Lander donostiarra bakarrik dago Cayo Tururun.
"Naufragoak" realityaren lehenengo atalean More eta Garrido izan dira lehenengo abordatze proban irabazle. Garridok lehen zatia inork baino azkarrago egin eta gero, bere bikotekidea den More izan da karajora igotzea lortu duen lehiakide bakarra.
"Naufragoak" saioaren estreinaldian, itsasoan galdutako sei bikotek eta Naroak eta Jabatak, banaka doazen bi partehartzailek, Cayo Muerto uhartean lehorreratzea lortu dute. Bitartean, korronteak Lander donostiarra Tururura eraman du. Han, bakarrik bizirauten saiatu beharko da, baina bere helburua, beste bat da: uhartetik lehenbailehen irtetzea.
Naufragoak ezustean harrapatu ditu zazpigarren bikotearen etorrerak. Xabi eta Nava elorriarrak izan dira heltzen azkenak, eta, ondorioz, lo egiteko toki eta materialik gabe gelditu dira. Kremaz beteriko kaxa bat aurkitu dute, eta, beraz, gainontzekoek kremarik nahi bazuten, zerbait eman beharko zieten trukean: txabola bat akaso?
Gauean elkar ezagutu dute lehiakideek. Navak, Mikelek eta Ingek euren aurpegirik onena erakutsi dute eta gainerako naufragoei barre algarak eragin dizkiete. Eguzkirik gabe Cayo Muerto hotza da, eta batzuek beste batzuek baino hobeto egin dute lo.
Goiza heltzean, biziraupena izan dute lehiakideek jokoan abordatze proban. More eta Garrido izan dira garaile. Astebetez lasai egoteko aukera izango dute gasteiztarrek, baina beste bikote bat, galtzailea, alegia, ez da horren lasai egongo. Lehenengo abordatzearen galtzaileak zeintzuk diren jakiteko, datorren asteartera arte itxaron beharko duzue.
Ez ezazu "Naufragoak" ETB1eko reality berria, asteartero, 22:30etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.
"Naufragoak" sareetan:
Twitter: @naufragoak_eitb
TikTok: @naufragoak_eitb
Instagram: @naufragoak_eitb