2. atalaren laburpena
Morek eta Garridok abentura utzi dute, eta Andoni da lehenengo kanporatua
EITB Media
Kexa eta protesta artean, More eta Garrido gasteiztarrek saioa utzi dute. Zuriñek eta Andonik galdu dute jokoa, baina batek abenturan jarraitzeko aukera izan du, eta Zuriñe gelditu da Cayo Muerton.
Morek eta Garridok osatzen duten bikotea izan da "Naufragoak" saioa utzi duen lehenengoa. Nahiz eta abordatzeko garaileak izan diren eta saria jaso duten, gasteiztarrek saioa uztea erabaki dute, eguzkia aitzakiatzat hartuta. Cayo Tururura joan behar zirela jakitean, aitzakiak bota eta bota aritu dira, eta, azkenean, Lurren eta Iñigoren hitzak entzun ostean, abenturan ez jarraitzea erabaki dute.
Abenturan jarraitu nahi bai baina ezin izan duena Andoni izan da. Lehenengo abordatze proba galdu ostean, Zuriñek eta Andonik osatzen duten bikotea banatu egin da. Bietako batek saioan jarraitzeko aukera zuela jakin ostean, donostiarrek argi izan dute; Andonik ez zuen proba ondo egin, eta Zuriñeri aukera eman nahi izan dio. Etorkizuneko astronauta bakarrik gelditu da Cayo Muerton, nola moldatuko ote da?
Cayo Tururun lehiakide berria aurkitu du Landerrek, Ilargi. Ez da eurena hasierarik onena izan, eta nahiz eta Arantzazukoa donostiarra animatzen saiatu den, Landerrek alderantzizkoa lortu du; Ilargi gogaitzea.
Gainerako naufragoek, euren baltsak eraiki ostean, Cayo Muertotik, Cayo Tururura uharte aldaketa egin dute, eta bertan Ilargi eta Lander aurkitu dituzte. Palmondo bakarreko uhartean, ordura arte abenturan bizitakoez aritu dira, eta, harrituta eta ezer ulertu gabe, ohartu dira More eta Garrido ez direla iritsi.
Dagoeneko, Ilargik eta Landerrek izan dute gainerako lehiakideen abenturaren berri, eta euren bizipenaren gogortasuna zalantzan jartzen dute. Zer egingo dute orain? Abenturan jarraituko dute ala beste bikote batek egingo du alde saiotik?
Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko reality berria, asteartero, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus daitezke EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.
"Naufragoak" sareetan:
Twitter: @naufragoak_eitb
TikTok: @naufragoak_eitb
Instagram: @naufragoak_eitb