22:30ean
Arnasari gogor eutsi beharko diote lehiakideek "Naufragoak" saioan gaur gauean
EITB Media
Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkezten duten saioak apnea erronka gogorra prestatu du 6. atalerako.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Naufragoak" Kariben girotuta dagoen abentura berriaren seigarren atalean, lehiakideek birikien erresistentzia neurtu beharko dute. Partaideetako batzuk itsasoaren beldur dira, baina, gaurko atalean, Karibeko ur eder bezain arriskutsuetan proposatuko zaien Itsu-itsuan erronkari ezingo diote ezetzik esan.
Gainera, naufragoen artean, nekea nagusitzen ari da, eta ezin dute ahulezia ezkutatu. Zuriñek eta Josebak belaontzitik bueltatzerakoan, gainerako partaideen begiradak eta aurpegi urduriak jasan beharko dituzte. Ilargiren eta Ainhoaren arteko harremana ez dago bere unerik onenean eta tirabirak izango dituzte. Xubanek eta Mikelek, aldiz, gauean amesgaiztoak izan dituzte, eta tentuz ibili beharko dute errealitate bilakatu ez daitezen.
"Naufragoak", asteartero 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en, eta gainera, atal guztiak EITB Nahieranen ikusgai.