Itxi

22:30ean

Abenturako laugarren irlara, Cayo Tunara, iritsiko dira "Naufragoak" saioko lehiakideak gaur

EITB Media

Leer en Castellano

Bidea ez da erraza izango, korronteen eta itsaso zakarraren eraginez. Bertan, naufragoek gosea baretzeko aukera izango dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1eko "Naufragoak" abentura realityko lehiakideak zeharkaldiaren erdira helduko dira gaur gauean. Cayo Arena utzi eta laugarren uhartera iritsiko dira, Cayo Tunara. Bertan, arretaz jokatu beharko dute, milaka txorik egingo baitiete ongi etorria. Gainera, arratoiekin eta bestelako animaliekin bizi beharko dute.

Bertara iristeko egingo duten bidea, ordea, ez da erraza izango. Korronteak eta itsaso zakarrak gorabeherak eta haserreak sortuko ditu euren artean. Bestalde, gosea asetzeko aukera emango zaie itsu-itsuan proban, baina horretarako, lasaitasuna beharko dute, eta sua piztu. Horrek, liskarrak sortuko ditu Ilargiren eta Xabierren artean, baita beste hainbat lehiakideren artean ere. Bien bitartean, Mikelek geroz eta zalantza gehiago izango ditu bere etorkizunaren inguruan, Ingek etxerako bidea hartu ostean.

"Naufragoak" saioa asteartero dugu ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak EITB Nahieranen daude.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)