22:30ean
Lehiakiderik indartsuena nor den agerian geratuko da gaur "Naufragoak" saioan
EITB Media
Ainguren jokoa, galerna eta lehiakideen arteko gorabeherak izango dira gaurko atalaren protagonistak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Naufragoak" saioaren gaurko atalean, lehiakideak inoiz baino ahulago ikusiko ditugu Cayo Tunako milaka txorien artean gau bat pasa ondoren. Albokoei begira neurtzen dituzte indarrak, eta, kanpaia jotzea, berriz ere, indar erakustaldi garrantzitsua izango da.
Ainguren proba elkarri lotuta egin beharko dute lehiakideek, eta lurrera erortzeko arrisku handia izango dute, indar falta nabaria dutelako.
Gainera, Karibe itsasoak sorpresa berri bat ekarriko die. Baina, altxor preziatu hori gatibuekin partekatuko dute? Ilargiri zerbait utziko diote? Arantzazukoa minduta dago, oraindik anana ezin ahaztuta, eta, beraz, naufragoek kontu handia izan beharko dute Ilargik eztanda egin ez dezan.
Gatibuak, gainera, ez daude euren momenturik onenean. Xabier eta Ilargi ondoezik dabiltza, zer gertatzen zaien jakin gabe, eta intoxikazio bat dutela uste dute. Abenturan aurrera egin ahal izango dute, edo estutasun horrek euren jarraipena kolokan jarriko du?
Jabata eta Josebaren arteko lehia agerian geldituko da: biek nahi dute bestea kanporatu, eta argi eta garbi esaten dute. Nor aterako da garaile guda honetan?
Mikelek, bitartean, Cayo Muerton, momenturik txarrenak igaro ditu, edo hori uste du berak. Algortakoak gero eta gertuago ikusten du besteekin biltzeko momentua.
"Naufragoak" asteartero izaten da ikusgai 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.