Itxi

8. atalaren laburpena

Sashel eta Andrea biak batera etxera bueltan joan dira bien artean erabaki ondoren

EITB Media

Naroa eta Jabata izan dira ainguren abordatze probaren irabazleak, eta Sashel eta Andrea, galtzaileak. Galernan Xabi eta Ilargi izan dituzte aurrean, neskak kanporatu dituzte, eta batera etxera joatea erabaki dute.

Sashel eta Andrea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Beraientzat esperientzia bikaina izan bada ere, Andrearen eta Sashelen abentura zortzigarren atalean bukatu da, galerna erabakigarri baten ostean, biek programa uztea erabaki baitute. Egindakoarekin pozik joan dira neskak etxera.

"Naufragoak" lehia bizian daude, eta abordaia irabazteak lehiakideentzat garrantzia handia du; are garrantzitsuagoa izan da eurentzat norgehiagoka ez galtzea, galernan Xabi eta Ilargi eduki dituzte arerio eta.

Abordatze honetan bikotekideen indarra izan da gakoa. Elkarri lotuta, naufragoek bikote indartsuena nor den erakutsi behar izan dute, eta Naroa eta Jabata izan dira irabazle argiak. Belaontzian bukatu dute eguna lehiaketara bakarrik heldu zirenek. Han, baina, euren galernako kabila nori kendu erabaki behar izan dute. Azkenean, Andreari eta Sasheli kendu diote, horien harridurarako. Xabik irabazten duen hirugarren galerna da, arerio benetan gogorra bilakatu da elorriarra.

Kutxa baten aurkikuntzak gorabeherak sortu ditu berriz taldean. Naufragoek latak beraien artean banatu dituzte, gatibuei jaki horiek dastatzeko aukerarik eman gabe. Ilargi haserretu egin da beraientzako janaririk ez dagoela ikusi duenean.

Besteek jatekorik ez dutela utzi ikusita, Ilargi eta Xabier ahal duten bezala moldatuko dira gosea asetzeko eta fruitu ezezagun bat eramango dute ahora. Ondorioak, baina, latzak izan dira: Xabierrek hotzikarak ditu, eta botaka egiten hasi da. Ilargi ere bide beretik doa, eta mediku batek presaz artatu behar izan ditu, haien osasunak txarrerantz egin ez dezan.

Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya, asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

"Naufragoak" sareetan:

Twitter: @naufragoak_eitb

TikTok: @naufragoak_eitb

Instagram: @naufragoak_eitb

Bideoak (14)

Informazio gehiago (1)