22:30ean
Azken guda eta etapa berria, gaur gauean "Naufragoak" saioan
EITB Media
Mikel zoratzen hasi da horrenbeste egunez bakarrik egon ondoren Cayo Muerton. Gainerako naufragoak Cayo Terrerora joango dira, eta bertan abordatze proba gogor bati egingo diote aurre.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Naufragoak" saioaren gaurko atalean Cayo Tunako txoriak atzean utzi eta lehiakideak Cayo Terrerora abiatuko dira. Bertan, ezustekozko harrera egingo diete Lurrek eta Iñigok. Abordatze berezia izango da, eta naufragoak ustekabean harrapatuko ditu. Naufragoek banbuzko makilak ongi maneiatu beharko dituzte, eta ezinbestekoa izango da estrategia on bat egitea etapa berri honetan nabarmendu, eta arriskuan egon nahi ez badute.
Abordatzearekin gutxi ez balitz, gure naufragoek esfortzu bikoitza egin beharko dute atal berri honetan. Lurra gero eta hurbilago daukate, eta urduritasun horrek agerian utziko ditu lehiakideen arteko ika-mikak; Xabier eta Ilargi, adibidez, ez dira beraien unerik onenean egongo.
Bitartean, Mikelek bakarrik jarraitzen du Cayo Muerton; laugarren eguna da, eta ez dauka inoren berririk, zoratu beharrean dago. Noiz arte jasan ahal izango du egoera hau? Norbait agertuko ote da Algortakoa irla bakartitik ateratzeko?
Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya asteartero 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.