11. atalaren laburpena
Zuriñe kanporatuta, lehiakideak Naufragoak bertan behera uzteko zorian izan diren azken guda galdu ostean
EITB Media
Mikel eta Ilargi izan dira Infernuko Piramidean garaile, tatuajea egiten ausartu baitira. Gainerako naufragoak izan dira galtzaileak, eta lehiaketa uzteko mehatxua egin dute galtzailea Zuriñe izan dela erabaki baitute. Azkenean, azken guda egin dute, eta donostiarra izan da galtzailea.
Beraien artean borrokan jartzekotan programa utziko dutela mehatxu egin dute naufragoek, baina azkenean ez dute hitza bete, eta azken guda burutu dute Cayo Muerton "Naufragoak" saioaren 11. atalean. Zuriñek, matxinadaren presiopean eta burua kanpoan zuela, abentura utzi behar izan du gainerako naufragoen kontra inoiz baino ahulago lehiatu eta gero.
Lehiakideek barre algaraka eta umoretsu hasi dute abordatzea Infernuko Piramidean; barregarri, ausart eta gozatzen ikusi ditugu. Une esanguratsuak utzi dizkigu gainera: Ilargiren eta Xabiren muxu pikantea, Naroaren kantu errezitaldia eta Mikelen eta Ilargiren ausardia eta irabazle izateko egin duten tatuajea. Biak, abordatzeko erronka guztiak gaindituta, azken kutxara heldu dira, eta ondorioz, Infernuko Piramideak ezkutatzen duen saria irabazi dute: bigarren bizitza bat ematen dien komodina.
Baina, esaerak dioen bezala, "Goiz gorri, arrats euri". Abordatzea amaitu bezain pronto, naufrago galtzaileak buruari bueltaka hasi, eta denen artean erabaki dute galtzailea Zuriñe dela. Hori gertatu ezean, eta guztien artean azken guda bat egotekotan, guztiek etxerako bidea hartzeko mehatxu egin dute.
Matxinada honek, Zuriñe errudun sentiarazteaz gain, Ilargiren eta Mikelen garaipena lausotu du, eta komodinaren jabeek, seigarren uharterako bidea eginda eta gainerako naufragoak atzean utzita, hala sentitu dute.
Zuriñe, Jabata, Naroa, Xuban eta Xabier Cayo Muertora abiatu dira berrien bila, baina han aurkitu dutena ez da euren gustukoa izan. Hala ere, hausnarketa eginda, naufragoek iritziz aldatu eta azken gudan parte hartzea erabaki dute. Xabier izan da garailea eta Zuriñek etxerako bidea hartu du bere abentura hasi zen toki berberetik.
Naufragoek Cayo Monte Granden jarraituko dute abentura, finalerako eta lurra ukitzeko gero eta gutxiago geratzen den honetan.
Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya asteartero 22:30etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.
"Naufragoak" sareetan:
Twitter: @naufragoak_eitb
TikTok: @naufragoak_eitb
Instagram: @naufragoak_eitb