Itxi

12. atalaren laburpena

Xubanek Naroa kanporatu du bere hirugarren azken gudan

EITB Media

Abordatze proba Xabik irabazi du eta Xuban eta Naroa joan dira azken gudara, Mikel eta Ilargi probaren galtzaileek komodina erabili baitute eta beraiek izan dira ondoren banbuaren gainean denbora gutxien iraun dutenak.

Naroa kanporatuta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Naufragoek uretan janari-kaxa bat aurkituta hasi dute Cayo Monte Granden eguna "Naufragoak" saioaren 12. atalean. Kontserba-latak heldu zaizkie, eta lehiakideek eskertu egin dute gosarirako jaki horiek izatea. Indarberritu beharra zeukaten, denbora gutxira, botilan mezua heldu da eta.

Proba burutu ondoren lurra ukituko zutela pentsatu badute ere, ezin izan dira erratuago egon: beraien etsipenerako, oraindik gaua uhartean igaro behar izan dute eta.

Finalaren atarian, Cayo Monte Chico uhartera begira egin behar izan dute lehiakideek abordatzea. Urduritasunari ezin eutsita, naufragoei kafe bat eta opilak dastatzeko aukera eman die programak, baina horretarako banbu baten gainean mantendu behar izan dira beraien erresistentzia frogan jarrita.

Mikel eta Ilargi izan dira galtzaileak baina lasai asko ibili dira, infernuko piramidean bigarren bizitza bat irabazi baitzuten. Horren ondorioz, Xabierren, Naroaren, Jabataren eta Xubanen artean besterik ez da izan da norgehiagoka. Jabata azken momentura arte dardarari eusten saiatu den arren, Xabier eroso asko zegoen, eta Elorriokoak lortu du banbuaren gainean denbora gehien mantentzea. Xuban eta Naroa ez dira batere eroso egon, eta, Mikel eta Ilargi neurketatik kanpo utzita, gutxien iraun dutenak izan dira.

Xabierrek, bada, bigarrenez irabazi du abordatzea, eta denak adurretan utzi dituen bazkari eder bat irabazi du: ahuntz hanka bat.

Xuban eta Naroa berriz ere Cayo Muertora bueltatu behar izan dira azpeitiarraren hirugarren azken gudari aurre egiteko. Oraingo honetan, karajoa zen helburua eta Xuban baino ezin izan da goraino heldu. Beraz, Xubanek Naroa kanporatu du.

Bere etsipenerako, Azpeitikoak gaua Cayo Muerton igaro behar izan du, eta besteengana ez bueltatzeak taldean urduritasuna sortu du.

Cayo Monte Granden, Naroa eta Xubanekin zer gertatu den jakin gabe, lo egiteko lekurik ez dutela kexuz, naufragoak haserretu egin dira. Gainera, finala noiz izango den ez jakiteak eta euren desioak ez betetzeak eskema guztiak hautsi dizkie.

Ez galdu "Naufragoak" ETB1eko realitya asteartero 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.

Bideoak (7)

Informazio gehiago (1)