12. atalaren laburpena
Xabier, Mikel eta Jabata dira “Naufragoak”eko finalistak
EITB Media
Saio bat baino ez da gelditzen finalerako, eta dagoeneko badakizkigu finalisten izenak: Xabier, Mikel eta Jabata. Cayo Monte Chicon egin duten proban Ilargi eta Xuban garaitu ondoren lortu dute txartela azken biek.
Cayo Monte Chicora, zeharkaldiaren azken uhartera, heldu bezain pronto, galerna batekin egin dute topo lehiakideek ezustean. Han, bakoitzak gainerako naufragoetatik finalean ikusi nahi duenaren alde bozkatu behar izan du. Xabierrek eta Xubanek bozka kopuru bera lortu dutenez, berdinketa hautsi behar izan da. Azkenean, Xabier izan da finalerako pase zuzena lortu duena. Amak zoriontzeko bidali dion mezuak zeharo hunkitu du Elorriokoa, eta finalerako indarrez beteta dago.
Halabeharrez, besteek abordatze proba bati egin behar izan diote aurre; Xabierrekin batera, lurra ukitzeko beste bi toki zeuden jokoan.
Iparrorratz bat eta pala bat erabiliz, ur-azpian kanoi bola bat aurkitu behar izan dute naufragoek. Mikel fin ibili da orientazioarekin, eta berak lortu du finalerako bigarren postua. Jabata izan da bigarrena, eta, nahiz eta proba haserre bukatu, Xabirekin eta Mikelekin batera finalean egongo da. Galduta ibili ondoren, Xuban eta Ilargi final handirako toki gabe gelditu dira. Hala ere, nahiz eta azkenengo postuan geratu den, apneari zion beldurra gainditu, eta pozik amaitu du Ilargik bere abentura. Xubanek, azken proba ez egitearen arantza darama berarekin baina, bera ere egindakoarekin pozik joan da etxera.
Ez galdu "Naufragoak" realityaren final handia, datorren asteartean, abenduak 27, 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikus ditzakezu EITB Nahieranen, EITB Nahieran appean eta EITB Mediaren gainerako plataforma digitaletan.