Itxi

22:15ean, ETB1 eta eitb.eus-en

'Nor Bere Saltsan' saioak Mungiako Sukalki Txapelketan hasiko du bidea

A.E.| EiTB

Leer en Castellano

ETB1ek gaur estreinatuko duen saioko laukote protagonistak Euskal Herrian barrena antolatzen diren jaietako sukaldaritza lehiaketetan parte hartuko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Nor Bere Saltsan' saio berria estreinatuko du gaur ETB1ek 22:15ean. Saioaren protagonista izango den laukote kuadrillak Euskal Herrian barrena antolatzen diren jaietako sukaldaritza lehiaketetan parte hartzea du helburu. Mungiako Sukalki Txapelketan hasiko du bere bidea laukote protagonistak, eta bertan erakutsi beharko dituzte euren abilezia guztiak.

Kuadrillakoek sukalkia, bakailaoa, patata tortilla, marmitakoa eta errezeta garrantzitsuenak ondo ikasita dituzte, herri guztietako gastronomia lehiaketak irabazteko. Bakoitza, baina, taldearen errezetan bere gatz puntua gehitzen saiatuko da.

Kari, taldeko emakume bakarra, eskarmentu handiko sukaldaria da. Bermeon dauka jatetxea, eta bere esperientzia ezinbestekoa izango da 'saltseroen' arrakastarako. Indarrez beteriko andrea da, agintzen ohituta dago, eta kostatuko zaio besteen iritziak onartzea, berearekin bat ez badatoz.

Gurru taldeko gazteena da. Izatez oriotarra da, eta sukaldaritza kontuetan iaioa, baina ez bakarrik janaria prestatzeko tenorean, ahoratzeko orduan ere bai. Gainera, ez dago edozein gauza jateko prest; mokofina eta maniatikoa da. Ez zaie besteei erraza suertatuko horren apetak jasatea.

Ipar lekeitiar peto-petoa da. Ofizioz ardi-moztailea da; saltseroa, afizioz. Agian ez da trebeena izango sukaldean, baina dohain bereziak ditu parrandarako. Festazale eta bromazale amorratua denez, beti dago umore ona bere inguruan zabaltzeko prest. Batzuetan, ordea, ganora gehiago behar da talde-lana aurrera eramateko.

Ander da lehorreko bakarra; Zumarragakoa, hain zuzen. Ehorztetxe bateko informatikaria da, eta prest dago Interneten topaturiko errezetak plateretara eramateko. Buruargia da eta ideia bereziak ditu, baina despistatu samarra ere izan daiteke, eta hori ez da beti bere kideen gustukoa izango.

Laukotea Saltsamobilean abiatu da dagoeneko, eta prest dago lehiarako. Uda honetan sukaldaritza lehiaketetan nola moldatzen diren ikusteaz gain, elkarren artean ere ondo moldatu beharko dute emaitzarik onenak lortzeko.

Mungiako Sukalkia

Esan bezala, lehenengo geltokia Mungiako Sukalki Eguna izango da. Amantalak jarrita, Gurru, Kari, Ipar eta Ander prest daude jada kozinatzen hasteko. Taldekide batzuek, hala ere, ez dute oso argi sukalkia zer den. Izan ere, kuadrillako batzuek ez dute inoiz parte hartu lehiaketa gastronomikoetan, eta harrituta geratu dira bertan bizi den giroarekin.

Gure saltseroek ados jarri beharko dute errezetak prestatzeko. Ez da, ez, lan erraza izango, txapela irabazi nahi badute behintzat, 250 parte-hartzailek baino gehiagok aurkeztuko baitituzte euren lapikoak Mungiako Sukalki Txapelketan.

ki Txapelketan.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)

Galeriak (1)