Itxi

22:15ean

Aixerrotako paella lehiaketan, gaurko 'Nor Bere Saltsan' saioan

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Kari, Gurru, Ipar eta Ander laukoteak Getxoko paella lehiaketan parte hartuko du, udan egiten diren gastronomia lehiaketa jendetsuenetarikoan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Nor Bere Saltsan' saioko protagonistek erronka berri bat izango dute gaur gauean. Oraingo honetan Getxora joango dira, Aixerrotako paella txapelketara, hain zuzen ere. Udan egiten diren gastronomia lehiaketen artean, Aixerrotakoa jendetsuenetarikoa da, eta oso zaila izango da saltseroentzat postu on bat lortzea.

250 paella baino gehiago aurkeztu ohi dira eta aurreko edizioan 30.000 pertsona inguru bertaratu ziren. Lehiaketa honetan aurkezpena oso garrantzitsua denez, Kari, Gurru, Ipar eta Ander laukotea paella ikusgarri bat egiten ahaleginduko dira.

Emaitza ona lortzeko, aurreko astean Santurtziko marmitako lehiaketan izandako porrota ahaztu beharko dute, eta orduan sortutako gatazkak eta tirabirak gainditu.

'Nor Bere Saltsan' asteazkenero ematen da 22:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)