Itxi

21:00etan

Arrasateko pandero jaialdia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Maila handiko trikitilari eta pandero-jotzaileek hartuko dute parte Amaia antzokian grabatutako ikuskizunean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Panderoak, tradizio handiko musika instrumentuak, merezi duen omenaldia eta garrantzia emateko xedearekin Arrasateko Amaia Antzokian egindako jaialdia eskainiko du "Oholtzan" saioak larunbat honetan, 21:00etan. 

Maila handiko trikitilari eta pandero-jotzaileek hartuko dute parte: Neomak, Khami eta Amak taldeek, Elizagoien ahizpak & Oses-Leuza anaiak, eta Izer (Iosu Arrizabalaga) eta Eneko Dorronsoro bikoteak. Euskal folklore eta tradiziozko piezak eta doinuak entzungo dira emanaldian. 

Arrasateko Trikitixa Eskolak antolaturiko ikuskizuna da eta Maider Osa kazetariak aurkeztuko du.

Pandero Jaialdia Arrasaten, gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.


 

Bideoak (1)