22:00etan
'Kantaldia Urdiñarben' jaialdia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan
EITB Media
Zuberoako herri honetan kanturako dagoen tradizioa, kultura eta zaletasuna bilduko ditu Ilaski Serranok gidatuko duen emanaldi bereziak.
Zuberoako Urdiñarbe herrira eramango gaitu aste honetan "Oholtzan" saioak. Paraje haiek ezagutzeaz gain, bertan dagoen kanturako tradizioa, kultura eta zaletasuna erakustea helburu duen musika jaialdiaz gozatu ahal izango dugu. Ilaski Serranok gidatuko du San Migel elizan grabatutako emanaldia eta kantari hauek hartuko dute parte: Jean Bordaxar, Lauburu & Mikel Erramouspe, Guy Saldubehere, Erve eta Lionel Berçaiz anaiak, Altzukutarrak eta Xiberotarrak.
Kantaldia Urdiñarben jaialdia, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eib.eus-en.