Itxi

22:00etan

Nafarroako VIII. Trikiti Jaialdia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Amaia Eneterreagak aurkeztuko du joan den urtarrilaren 29an Lesakako Harriondoa kultur etxean grabatutako ikuskizuna.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Trikitixa eta pandero doinuak izango dira protagonista aste honetako "Oholtzan" saioan. Joan den urtarrilaren 29an Lesakako Harriondoa kultur etxean grabatutako Nafarroako VIII. Trikiti Jaialdia izango dugu ikusgai, Amaia Eneterreagak aurkeztuta. 

Bertan parte hartuko duten trikiti taldeak hauek dira: Oihan Arizala eta Goiari taldea; Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba; Maider Martineau, Arnaud Bibone eta Jokin Irungaray; Leire Zumeta, Amaia Arza eta Gari Otamendi; eta Aritz Alustiza, Leire Etxezarreta eta Maitane Arteaga. 

"Oholtzan" saioa gaur izango dugu ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)