Kargatzen...
Itxi

21:00etan

Gero Axular taldearen 'Higa' ikuskizuna, gaur, "Oholtzan" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

XVII. mendearen hasieran Donibane Lohizuneko emakumeen jasandako Inkisizioaren jazarpena du oinarri lanak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Oholtzan" saioak Gero Axular dantza taldearen Higa ikuskizun berriaz gozatzeko parada eskainiko digu gaur, 21:00etan. Euskal historiaren eta kulturaren pasarte berri bat hartu dute oinarri lan honetan: XVII. mendearen hasieran Donibane Lohizuneko emakumeen jasandako inkisizioaren jazarpena.

Euskal dantzetan errotutako koreografien eta musikaren bitartez, hiru gai jorratzen ditu Higa ikuskizunak: emakumeen historikoki jasandako zapalkuntza, euskaldunok gure hizkuntza eta kulturarengatik bizi izan ditugun erasoak eta jarrera aurrerakoia izan duten gizarte-taldeek euren eskubideak eta ametsak lortzeko egindako borroka.  

"Oholtzan" saioa 21:00etan izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)