22:30ean
Los Cinco Bilbainos Donostian, gaur "Oholtzan" saioan
EiTB
2019ko Donostiako Aste Nagusian Katalunia plazan eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Ilaski Serranok aurkeztuta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Los Cinco Bilbainos taldearen musika izango dugu protagonista aste honetan "Oholtzan" saioan. 2019ko Donostiako Aste Nagusian Katalunia plazan eskaini zuten kontzertua izango dugu ikusgai, eta Ilaski Serranok aurkeztuko du tradizioan eta herri kantutegian oinarritutako ikuskizuna.
1950. urtean sortu zen boskotea, eta, harrezkeroztik, aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun, Eduardo Robles, Jacinto Oñate, Jose Antonio G. de Bizkaia, Jose Luis Fernandez eta Moises Arberasek osatzen dute taldea.
Euskal kantutegian oinarritutako emanaldiak eskaintzen dituzte, eta, guztien artean, zortzikoa da izarra. Berebat, beste musika estilo batzuk ere jorratzen dituzte, hala nola jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta, nola ez, bilbainadak.
"Oholtzan" saioa gaur izango dugu ikusgai 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.