Kargatzen...
Itxi

22:00etan

'Sunbilla Kantuan' jaialdia, gaur gauean "Oholtzan" saioan

EITB Media

Leer en Castellano

Euskal kanta ezagunak abestuko dituzte Jaione Olazabalek eta Juanpa Agirrek San Juan Bautista elizaren aurrean bildutako herritarrekin batera. Aurrez, Ilaski Serranok Nafarroako herri honetako txoko ederrenak erakutsiko dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbat honetako "Oholtzan" saioak Sunbillan grabatutako kantaldia dakarkigu. Bertan bildutako herritarrek eta zenbait abesbatzetako lagunek euskal kanta ezagunak abestuko dituzte Jaione Olazabalen eta Juanpa Agirreren gidaritzapean, euren musikari taldearekin batera. "Eperra", "Lau teilatu", "Ixil ixilik dago", "Xalbadorren heriotzean", "Baldorba" eta "Azken dantza" bezalako piezak entzungo ditugu, guztiak Txema Garcesek moldatuta. 

San Juan Bautista elizaren kanpoaldean grabatu zen emanaldia. Aurretik, Ilaski Serranok Sunbillako beste hainbat txoko eder erakutsiko dizkigu. 

Sunbilla kantuan, gaur gauean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Bideoak (1)