Itxi

22:15ean

'Pintxo&Pote' Durangon izango da gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E. | EiTB

Leer en Castellano

Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Durangon ibiliko dira, Josema Azpeitiaren aholkuei jarraituz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur gauean, 'Pintxo&Pote'ren hirugarren saioan, Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Durangora joango dira, Josema Azpeitiaren aholkuei jarraituz.

Durangora iritsi eta Andonik Marino Lejarretarekin egingo du topo kalean. Lejarretak txuleta jateko bere jatetxe gogokoenera eramango du, Berrizera: Pedro Juan. Txuleta nola prestatzen duten ikusi eta gero, elkarrekin jango dute.

Asier, aldiz, Gorka Jaio artzain eta gaztagile gaztearekin egongo da, eta gazta egiteko prozesua nolakoa den ikusi, eta gazta dastaketa egingo dute. Gero, Gorkaren anaiak Asier eta Andoni ezagutuko ditu. Mikel burtzikaria da, eta horretaz hitz egin eta gero, proba batzuk egingo dituzte landa batean.

Bitartean, Andoni Txoria Nuen Maite tabernatik pasatuko da, eta, pintxo bat egiteaz gain, euskal mojitoa egiten ikasiko du.

Gero, Asier Kurutziaga hotelera joango da. Hotelaren jabearekin, Iñakirekin, eta Athleticeko Eneko Bovedarekin egongo da bertan, eta pintxo bat prestatuko dute.

Andoni Txantonesan izango da ordurako. Jabearekin, Iñigorekin, sukaldera joango da, eta hiru pintxo egin eta dastatuko dituzte.

Asier hoteletik atera ondoren, Kobika jatetxera joango da, Iñigo Kortabitarte sukaldari ezagunarekin egotera. Sukaldariak pintxo bat egingo du, eta Asier hark ematen dituen pausoak egiten saiatuko da.

Perropintxo izeneko ekimen batera joango da Andoni gero, txakurren jabeekin poteak hartzera. Aitziber Irigoras Durangoko alkatea, Reyes Prados eta Urko Aristi aurkituko ditu taberna batean.

Azkenik, Ardo Saltsan elkartera joango dira bi aurkezleak. Asierrek Felix Arkarazo topatuko du kalean, eta elkarrekin joango dira elkarte gastronomiko horretara. Andonirekin elkartuko da bertan, eta ardo-dastatzea egingo dute.

Durangoko pintxo-potean amaituko dute eguna. Durangoko Rugby Elkartean hasi, eta beste hainbat tabernatan ibiliko dira.

'Pintxo&Pote' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)