Itxi

22:15ean

'Pintxo & Pote' saioa Arrasaten izango da gaur gauean

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Arrasateko taberna eta jatetxe ezberdinen pintxo eskaintza dastatu eta herriko giroa ezagutuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

'Pintxo & Pote' programaren seigarren saioan, Josema Azpeitiak Arrasatera joateko aginduko die Asier Hormazari eta Andoni Agirregomezkortari.

Andonik Ainhoa Vitoriarekin topo egingo du Taxka tabernan. Gero, Santa Ana hotelera abiatuko da. Bertan Iñaki Pildain eta Rafael Ugarterekin egongo da eta pintxo bat egingo dute.

Asier, aldiz, Errasti jatetxera joango da. Han Arantxa Etxaberekin, Naiara Uriarterekin eta  Ainara Abasolorekin izango da, eta pintxoa kozinatuko dute. Joseba Aranarekin ere egongo da, eta Urkamendi baserria ezagutuko du.

Andonik, segidan, Beñat Barrutiarekin egingo du topo kalean. Elkarrekin Goiena bailarako erresidentziara joango dira. Iristean, Klaudia Luquita zuzendariarekin eta Irati Gallastegirekin egongo dira, eta zahar etxean egiten duten pintxo potea dastatuko dute.

Asier, bitartean, Iñaki Gurrutxagarekin Arrasateko Itzala tabernara joango da, eta bidean Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin izango da.

Andonik Ezkiña taberna ezagutuko du, eta Axier Antia jabearekin bertako espezialitatea kozinatuko du.

Asier Xaramelan tabernan izango da, Itsasnerekin, eta pintxo bat egingo dute.

Asierrek eta Andonik kata bat egingo dute Hamalau jatetxean, Aitor Lopez Rekarterekin eta Raul Leibarekin.

Bukatzeko, pintxo poteari ekingo diote. San Joan bezpera denez, Errementari dantza ikustera ere joango dira. Bertan, ikusiko dituzte Beñat Barrutia eta Iñaki Gurrutxaga gonbidatuak dantzan eta musika jotzen.

'Pintxo & Pote' gaur izango da ikusgai, 22:15etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.us-en.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)