22:15ean
Bastidan izango da gaurko 'Pintxo & Pote' saioa
A.H. | EITB
Asier Hormazak eta Andoni Agirregomezkortak Arabako Errioxako herri honetako pintxo-potearen giroaz gozatuko dute eta bertako ardoaren inguruan hainbat gauza ikasiko dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Josema Azpeitiak Asier Hormazari eta Andoni Agirregomezkortari Bastidara joateko aginduko die gaurko 'Pintxo & Pote' saioan.
Lehenik eta behin, bi lagunak Solagüen upategira joango dira. Arabako Errioxako ardoaren inguruan mintzatuko dira han Iñigo Rubio, Iñaki Rojo eta Manu Ruiz lagunekin.
Asier Petralanda erretegira joango da gero, eta pintxo bat prestatuko du Monica, Karmele eta Itziar Petralandarekin. Ondoren, Tierra Agricola upategian, Carlos Fernandez eta Mikel Garaizabal enologoarekin izango da. Alai erretegia ere bisitatuko du Asierrek, eta han, Daniel Santos, Mari Carmen Carrillor eta Diego Gonzalezekin, pintxo bat egingo du. Z1 tabernan ere izango da pintxoak prestatzen, Carmen Luzón eta Mari Carmen Perez lagun.
Andonik, berriz, Bastida Ikastola bisitatuko du. Maria Amurrio, Ainhoa Gomez eta Maria Pesosekin egongo da bertan. Gero, Bastida 2017 dendara joango dira elkarrekin. Horrez gain, San Roque dantza taldearen entsegu bat ikusiko du herriko frontoian, Aitziber Abanades eta Oier Garcia dantzarien eskutik.
Jatorrena hotelera joango da ondoren Asier, Manu Urkidi, Marije Bereciartua eta Markel Salinasekin pintxo bat egitera, eta Mitarte upategian amaituko du bere ibilbidea, Antonio Gil jabearekin eta Ramon Errastirekin.
Bukatzeko, Asier pintxo-potean murgilduko da, eta, besteak beste, Karmele Petralanda, Orlando Arreitunandia bertsolaria, ikastolako irakasleak eta San Roque taldeko dantzariak topatuko ditu.
'Pintxo & Pote' gaur gauean izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en, 22:15etik aurrera.